... futboleko euskal selekzioak ezin izan zuen batere partidurik jokatu diktadura frankistan?
Euskadi izenaz jokaturiko lehen partidua San Mamesen egin zen 1979ko abuztuaren 16an, Bilboko Aste Nagusian, baita Irlandako selekzioa azpiratu ere (4-1).
"Partiduko buru Carlos Garaikoetxea eta Telesforo Monzon izan behar ziren, baina Monzon ez zen San Mamesen agertu, eta Eusko Kontseilu Nagusiko presidenteak presidentetza utzi zuen euskal ereserkia jotzea debekatu egin zelako albistea ezagutu zuenean, eta antolakuntzak Gernikako Arbola izatea zuen aurreikusirik. Garaikoetxea presidentearen aldameneko palko batean kokatu zen, Castañares eta Cuerda, Bilbo eta Gasteizko alkateak hurrenez hurren, eta Labaien, Donostiako lehen alkateordea, aldean zituela".
Megafoniatik debekua jakinarazi zenean, txistuek dardar batean jarri zuten zelaia.
|