Tinkoren Euskara Zinema Aretoetara programa behin-behinean bertan behera geratuko da eta #EtxeanTinko ekimena jarriko dugu abian, DOHAINIK Nafarroko hezkuntza sarearentzako.
Hezkuntzako eragile, langile, lagun, maitea,
Mezu honen bidez, Tinko Euskara Elkarteak kudeatzen dugun Euskara Zinema Aretoetara programaren behin behineko etetearen berri eman nahi dizuegu 2019/20 ikasturte amaiera bitarte.
COVID19aren pandemiak eragina hezkuntza sistema guztian izan du, baita zinema aretoetan ere eta jakina, gure programari bete betean eragin dio. Hori dela eta erabaki dugu Zinema Aretoetako programa, ikasturte amaiera bitarte, behin-behinean bertan behera uztea. Jakina, datorren ikasturterako prestaketetan ari gara, programarekin beti bezala jarraitzeko.
Hala ere ikasturte amaiera bitarteko egoera honi irtenbide bat emateko ahalegina egin nahi izan dugu; Geure filmen banatzaileekin harremanetan jarri eta lortu dugu ezohiko egoera honetarako filmak pasahitz bidez online jartzea eta horrenbestez jaio da #EtxeanTinko ekimena. 2020ko Maiatzaren 18an hasi eta Ekainaren 12an amaituko da ekimen hau.
Geure misioa beti izan da eta izango da zinema euskaraz aretoetan ikustea baina jakina, ohiz kanpoko egoerek ohiz kanpoko erantzunak eskatzen diuzte.
#EtxeanTinko ekimenak Euskara Zinema Aretoetara programaren oinarri bera du; Hego Euskal Herriko hezkuntza sistemako ikastetxeei Euskarazko Zinema eskaintzea, material didaktikoarekin. Film hauek online jarriko ditugu, material didaktiko eta guzti, ordenagailu edo tablet bidez etxetik ikusteko moduan.
FUNTZIONAMENDUA
- Aukeratu zure ikastetxeak ikusi nahiko lukeen filma azpiko zerrendatik
- Sakatu mezu honetan ikusgai dagoen "Izena Eman" botoia -Aurretik zinema ikusteko eskaera egina zenutenok ere izena eman behar duzue, mesedez.
- Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.
- Sartu ikastetxearen datuak, aukeratu filma eta filma ikusi dahi duzuen data.
- Adierazi zenbat ikusle (ikasleak soilik) izango zareten film bakoitzeko.
- Baieztatu eskaera - amaierako LISTO botoia sakatuz, jarraian eskertza oharra azalduko zaizu.
- Behin eskaera eginda, egun pare batera, email bat iritsiko zaizu Tinkotik, filma ikusteko data, ordutegia eta pasahitzarekin eta filma ikusteko estekarekin.
- Pasahitza, mesedez, aukeratutako ikusleen artean partekatu soilik. Pasahitz hau baliogarria izango da soilik, aukeratutako egunean eta goizeko 9:00tatik gaueko 20:00ak bitarte. Ordutegi honetatik kanpo pasahitzak ez du balioko.
- Filma ikusteko orrian, ekimenaren inguruko informazioa eta filma bera ikusteko leihoa aurkituko duzue baita material didaktikoa PDF formatuan ikusteko aukera ere.
- Honekin batera ikasleek euren gurasoen laguntzarekin #EtxeanTinko ekimenaren inguruko galdetegi bat luzatuko zaie eta balorazio orri hau bete dutenek ekainaren 30ean egingo den Elkar dendetako erosketa txartel baten zozketan parte hartu ahalko dute.
- Ekimena amaitzearekin bat Ikastetxeak faktura bat jasoko du %100 eko deskontuarekin.
ESKAINTZA
- #EtxeanTinko ekimena 2019/20 ikasturte amaiera bitarte ikastetxeentzako kosturik gabe, dohainik, eskainiko dugu, nahi adina film eta ikaslerentzat.
- Honen eskaera Ikastetxeak egin beharko du
- Eskaintza hau baliogarria da Nafarroako Hezkuntza Sarerako eta bertako ikasle eta irakasleei zuzendua soilik.
Azpian dituzue #EtxeanTinko ekimenaren baitan ikusgai dituzuen filmak eta online emanaldietako data eta ordutegiak.
|