URTARRILA
13/ ASTEAZKENA .OLGETAN EUSKARAZ, talde txikietan eta familia giroan eskaraz jolasteko eta kantatzeko egitasmoa jarriko dugu martxan. Urtarrilak 11an hasita eta otsaila bukaera arte, hainbat talde izango ditugu martxan: San Nikolas Ikastola, Aldai Patronatua, Itxas Argia, Getxoko Elkartegia eta baita Faduran ere. 2 eta 5 urte arteko umeei zuzenduta dago.
15/ OSTIRALA, 18:00 ,HAURRENTZAKO ANTZERKIA. Lur Xake Produkzioaren eskutik "Egun gutxi barru Anek, Julianen bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio eskuz egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin baterarumen . Euskaraz, 8 €, Muxikebarri.
15/ OSTIRALA, 18:00 ,FAMILIENTZAKO ANTZERKIA. NIARAREN BIDAIA Antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten digu, klima aldaketak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena. Euskaraz. Erandio Goikoa.
16/ LARUNBATA, 10:30 ,TXIKI TAILERRA. Mr Potato. Tailer honen bidez, hainbat elementu berrerabiliko dira, eta ilea hazten zaien “Mr Potato” motako panpinak egingo dira (belar usaintsuak). Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen aretoa.
16/ LARUNBATA, 13:00, PAILASO -IKUSKIZUNA. Kuko, Truko eta Bolenwaider . Euskal Herriko pailazo hirukote ezagunenetakoa da. Ia bi hamarkadako eta 800 emanaldi inguruko ibilbidearekin, txikienak pozez betetzen dituzte, bihurrikeria atseginekin. Euskaraz. Altzaga karpa.
16/ LARUNBATA, 18:00,HAURRENTZAKO ANTZERKIA. La Famiglia Toronbole benetako antzerki ibiltaria, magia eta txotxongiloz blai ikuskizun dibertigarria. Familia osoak barre eta ondo pasatz eko antzezlana. Astrabudua karpa.
17/ IGANDEA, 10:00, UMEENTZAKO ANTZERKIA. Naturaren detektibeak eta esploratzaile txikiak.. Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak ekintzetan (6 urtetik aurrera) Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen eta esperimentazioaren bidez. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoan.
20/ AZTEAZKENA, 17:30, HAURRENTZAKO TAILERRA. Mugimendu askea. Haurrak bere kabuz eta bere erritmora mugitzeko tailerra. Saio desberdinak egingo dira, urtarrilaren 20, 27 eta otsailaren 3 eta 10. Mara-maran.
22/ OSTIRALA, 18:00, USTRUKU.ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku, eta denok zaudete gonbidatuta: ama, amama, aita, aitita, gazte, ume, eman eta jasotzera, hizkuntza bizitzera. Aldai Patronatua.
|