Copy

Familian egiteko euskarazko planak

Binbili-bonbolo


ZER DA? Ume jaioberrientzako materiala lantzeko taldeak. Bertan ahozko tradizioan oinarritutako haur hizkera, sehaska kantak, umea altzoan jolasteko kantak, eskuei eragitekoak… jorratuko ditugu. Binbili-bonbolo izena kulunkaren onomatopeiatik hartu dugu.
NORENTZAT DA? 0 eta 18 hilabeteko umeentzat eta euren gurasoentzat, bospasei familia taldeko. Edozein gurasok hartu dezake parte, euskalduna izan zein ez.
NOLA ANTOLATUKO DUGU? Martxoan astean behin, 40 minutuko 4 saio.
NON & NOIZ? Fadurako Txikigunean, martxoak 1, 3, 8, 10, 15, 17, 22 eta 24, 
16:00-16:40 
16:45-17:25

 

25/ OSTEGUNA, 19:30, IRAKURZALEEN TXOKOA "MIÑAN"- Amets Arzalluzekin elkartuko gara Romo Kultur etxeko areto nagusian "Miñan" liburuaz berba egiteko, online edo aurrez-aurre jarraituko ahal izateko solasaldia, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurzaleak eta baieztapena jasotzea. Leku mugatuak. Doan. Egizu elkarteak antolatuta.
 


 


 

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

MARTXOA

 
05/ OSTIRALA, 18:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA. ORGANIK Ausarta, bihotz oneko eta bio-abenturazalea den Mr. Naturalek barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die.  Euskaraz. Erandiogoikoa Karpan. 

06/ LARUNBATA,10:00-14:00 .UMEENTZAKO TAILERRA  ALTXORRAREN BILA. Familiei, lagun taldeei eta publiko orokorrari zuzendutako jarduera da. Parte hartzen duen talde bakoitzak koordenatu batzuk dituen mapa bat jasoko du, Koordenatuak Google Maps-en sartuta, GPSak hezeguneko “altxor” bakoitzera eramango gaitu. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen aretoa. 

06/ LARUNBATA. 18:00 FAMILIENTZAKO TAILERRA. JOSKINTZA KREATIBOA:  Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea: https://xurl.es/zapatutan2021.

06/ LARUNBATA. 18:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA. UNIKO. Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du. 6 urtetik gorako haurrentzako.Leioako Auditorium

07/ IGANDEA,10:00-14:00 .UMEENTZAKO TAILERRA   BOLUEKO ESPLORATZAILEAK. Herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez, Bolueko hezegunetik ibilbide autogidatu baten bidez. Diagnostikoa aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren material guztiak Ingurumen Aretoak eskainiko ditu: prismatikoak, identifikazio gidaliburuak, sonometroak, uraren analisia egiteko kit-a eta abar. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Getxoko Ingurumen Aretoa. 

07/ IGANDEA,10:00-14:00 .UMEENTZAKO TXIKITAILERRA TXIMELETEN BILDUMA. Martxoaren 3an Basa Bizitzaren Munduko Eguna dela aprobetxatuz, 6 urtetik gorako umeei zuzendutako txiki tailer honetan inguruko tximeletak ezagutuko ditugu material berrerabiliekin eta tximeleten irudiekin intsektu polit hauen bilduma bat sortuz. Bi txanda egingo dira: 10:30etatik-11:45etara eta 12:15etatik 13:30etara. Aldez aurretik izena eman behar da eta baieztapena jasotzea. Getxoko Ingurumen Aretoa

07/ IGANDEA. 12:00. HAUR ZINEMA. MR. LINK: JATORRI GALDUA Lionel Frost ikertzaileak mitoak eta munstroak ditu ikergai eta izaki arraro eta maitagarri bat aurkituko du, bere espezieko azkena, eta Mr. Link izena jarriko dio. Frostekin batera, Mr. Linkek bidaia zoragarri bezain dibertigarri bati ekingo dio duela asko galdutako bere lehengusu Yetiak aurkitzeko asmoz. Muxikebarri Zentroa Algorta - Getxo.

07/ IGANDEA. 17:00. HAUR ZINEMA. "ETXE MAGIKOA"  abeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan

07/ IGANDEA. 17:00. HAUR ANTZERKIA. "MERI, MARI ETA LARI"  Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den?  Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria... Horregatik jarriko diote Lari izena. Euskaraz. Berango antzokian.

HAUR JAURDUERA. ONLINE. IKUSI ETA IKASI. Bilboko Udalaren ekimena da, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatua. Euskarazko aisialdi-programa 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat. Apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, Saioak bi eratakoak dira: "lagun artean", 8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat, eta "familia", 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, eta beren gurasoekin, neba-arrebekin eta besterekin gozatzeko daude pentsatuta.


GURASOLAGUNA
Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.

View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp