Copy

Familian egiteko euskarazko planak

Kaixo! Jadanik prest ditugu Sendiren udaberriko jarduerak!  Parkean olgetan 👪🎲,  Harri margozketa🎨🖌️,  Marketeria🔨,  Egur-taila⚒, Musika🎼, Kantu Kantari🗣️, Herri kirolak🎽, Gurashow👧🧑‍🦰. Animatuko zarete gure tailerretan parte hartzera?

Izena eman nahi baduzue bete hurrengo formularioa: https://labur.eus/sendi2021


 


 

Adi! UDALEKUAK -2021.Izena emateko epea martxoaren 18tik martxoaren 29ko 13.30 era arte izango da. 

Nola egingo da eskabidea?

Ezin izango da paperez aurkeztu. Bakarrik bide telematikoa erabiliz aurkez daiteke, Internet bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez.

AGENDA NAGUSI ETA TXIKIENTZAT

MARTXOA

19/ OSTIRALA, 10;00-14;00  HAURRENTZAKO JARDUERA. . BOLUEKO ESPLORATZAILEAK. Familia eta lagun taldeei zuzendutako ekintza da. Honetan, herritarrek udalerriko ingurumenaren zaintza zuzenean parte hartzea bilatzen da mugikortasuna, zarata, ura, biodibertsitatea eta hondakinei buruzko diagnostikoa eginez,  Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Getxoko Ingurumen Aretoa. 

19/ OSTIRALA, 18:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA. ZiRIKA ZIRKUS- ZINEMAZ BLAI . Zinemaren mundua oholtzara ekarri nahi izan dugu. Eszena prestatzen duen ekipoa ezagutuko dugu. Gero “artistak” eta munduko zuzendaririk ezagunena etorriko zaizkigu. Euskaraz. Erandiogoikoa karpan. 

20/LARUNBATA, 10;00-14;00 TXIKI TAILERRA. ESKULANA BASOKO ELEMENTUEKIN.. .Martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, 4 eta 14 urte bitarteko umeei zuzendutako jardunaldi artistiko bat proposatzen da. Jardunaldi horretan, modu askean, eskulan bat egin ahal izango dute  elementu naturalak aprobetxatuz (hostoak, makilak, harriak, pinaburuak, etab.).  Ingurumen Aretoak hainbat elementu apaingarri emango ditu. Bi txanda egingo dira: 10: 30etik 11: 45era eta 12: 15etik 13: 30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretotik baieztapena jasotzea.

20/ LARUNBATA, 13:00 .HAURRENTZAKO ZIRKUGINTZA. ZIRKOTEKE. Zirkoteke mugak gainditzeko, gaitasun ezberdinak ezagutzeko eta elkartasun kolaborazioa lantzeko heldu da. Dena posiblea da! Euskaraz. Erandio. Mendiguren Karpa. 

20/ LARUNBATA. 18:00 HAURRENTZAKO ANTZERKIA  PINOTXO. GLU GLU PRODUKZIOAK .Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharrari egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo.Ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Euskaraz. Josu Murueta Kultur Etxean. 

20/ LARUNBATA. 10:30-13:30 FAMILIENTZAKO TAILERRA.. EURI MAKILA.  Derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea.  Euskaraz. Erandioko Gaztetxokoan.  https://xurl.es/zapatutan2021 

20&21LARUNBATA-IGANDEA( Larunbata 17:30ean. Igandea, 12:00etan). HAUR ZINEMA ELFKINAK. Haurrentzako animazioko pelikula alemaniarra da eta duela 200 urte baino gehiagoko Koloniako kondaira ospetsu bat berreskuratzen du. Euskaraz. Leioako Auditorium. 

21/ IGANDEA. 18:00. HAURRENTZAKO TXONTXONGILOA  NORAREN SEKRETUA. Eskola-jazarpenaren arazoa erakusten du txotxongilo antzezlan honek.  Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du. Euskaraz. Berango Antzokia. 

21/ IGANDEA, 11;00-13;00 IBILBIDE GIDATUA. LA GALEATIK AZKORRIRAINO IBILBIDE GIDATUA. ITSASERTZA ETA BERE HISTORIA GEOLOGIKOA. Martxoaren 22an Uraren Munduko eguna dela aprobetxatuz, , 8 urtetik gorako adin guztiei egokitua dagoena ibilbide gidatua.. 11:00etan La galeako aparkalekuan elkartuko gara Azkorri-Gorrondatxe hondartzara joateko. Ibilbidean zehar geologiarekin zerikusirik dauzkaten alderdi desberdinak aztertuko dira: flysch-a, hondartza zementatuak, lutetiarreko urrezko iltzea eta abar. 13:00etan Azkorri-Gorrondatxe hondartzan bukatuko da.Beharrezkoa da aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.


HAUR ETA GAZTEENTZAT SUKALDARITZA TAILERRA.

Urteko bigarren lauhilekorako Ekogune ikastaroen izen-emate epea zabaldu du Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak.

  • Gazteentzako sukaldaritza tailerra (16-18 urte) EUSKARAZ.
  • Umeentzako sukaldaritza tailerrak (8-12 URTE) EUSKARAZ.
  • Gazteentzako sukaldaritza tailerra (12-16 URTE) EUSKARAZ.

Ikastarootako baten batean parte hartu gura dutenek hilaren 28ra arte izango dute izena emateko aukera. Onartuen zerrenda martxoaren 30ean argitaratuko da.

Informazio gehiago eta izen-emate orria: hemen.



HAUR JAURDUERA. ONLINE. IKUSI ETA IKASI. Bilboko Udalaren ekimena da, Euskaltzaleen Topagunearekin batera antolatua. Euskarazko aisialdi-programa 4 eta 10 urte bitarteko umeentzat eta beraien familientzat. Apirilaren 27ra arte programatu diren jarduerak online izango dira, Saioak bi eratakoak dira: "lagun artean", 8 eta 10 urte bitarteko gazteentzat, eta "familia", 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat, eta beren gurasoekin, neba-arrebekin eta besterekin gozatzeko daude pentsatuta.


GURASOLAGUNA
Gurasolaguna ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera! Guraso elkarte eta eskola zein ikastolekin batera gurasolaguna indartuko dugu Getxon eta guraso guztiei zabalik dago! Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, .Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta.

View this email in your browser
Facebook
Twitter
Link
SENDIren webgunea






This email was sent to <<Helbide elektronikoa / Correo electrónico>>
why did I get this?    unsubscribe from this list    update subscription preferences
Sendi Proiektua · Martikoena 16, 2. solairua 3. bulegoa · Getxo, Basque Country 48992 · Spain

Email Marketing Powered by Mailchimp